MARTXAN EUSKELEC V. EDIZIOA

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Nazioartekotzea

Sarrera hau ondorengo hizkuntzetan ere eskura daiteke: Gaztelera

Benetan ilusionatuta gaude EUSKELEC V. edizio honetan lortu dugun parte-hartzearen eta nazioarteko izaeraren arrakastarekin. Baieztatuta dauzkagu gure erkidegoko 15 ikastetxe, estatuko beste erkidegoetako 13 ikastetxe eta Frantzia hegoaldeko beste ikastetxe baten parte hartzea ere. Jada talde eta ikastetxeak gogor ari dira lanean antolakuntzatik eskatzen ditugun lehen erronkeri erantzuna emateko (ERRONKA egutegia); batetik, Ikasle kideen prestakuntza eta zereginak esleitzea, eta, bestetik, beste edizioetako lehiakideen Ibilgailuen eraikuntza-ezaugarriak aztertzea. Erronka horiek aurkeztu ondoren, talde guztiek ON-LINE eta presentzial prestakuntza jasoko dute. Formakuntza hau TKNIKA-tik abenduaren erdialdean eskeiniko da.

ANIMO ETA ZORTE ON GUZTIOI!!

IKASTETXE ETA TALDE PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA:

Euskadiko zentroak: 15

Euskadiko kanpoko zentroak: 13 talde

Kantabriako zentroak: 5 talde

Aragoiko zentroak; 1

Madrilgo zentroak: 1

Kataluniako zentroak: 1

Valentziako zentroak: 2

Gaztela-Mantxa: 2

Gaztela eta Leon: 1

Frantziako zentroa: 1

Erlazionatutako proiektuak