Martxan da jada “Desarrollo de competencias para la docencia en EMTP Chile” programa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aste honetan, ongi etorria eman diegu Tknikan “Desarrollo de competencias para la docencia en Educación Media Técnico Profesional” programa burutuko duten 29 irakasle txilearrei. Programa hau, Tknika, Zubigune fundazioa eta Técnicos para Chile (Ministerio de Educación de Chile MINEDUC) erakundeen arteko elkarlanaren ondorio da.

Irakasle talde hau, 2017ko martxoaren 3rarte egongo dira gure artean, prestakuntza programa, praktikak eta , Chilera bueltan, beraien ikastetxeetan gauzatu beharreko transferentzia proiektua disenituko dituztelarik.

Tknikako zuzendari den Iñaki Mujika, programaren koordinatzaile den Antonio Gil eta Zubiguneko ordezkari den Patxi Vaquerizoren eskutik harrera ofiziala jaso ondoren, lehen dinamikek beraien arteko ezagutzan sakontzea izan dute helburu. Aurretiko lanetan landutakoa eskuartean, parte hartzaile bakoitzak bere kide baten aurkezpena egin behar izan du haren perfil profesionalean eta ikastetxean oinarriturik.

Lehen 3 egun hauetan, Aplikatutako Berrikuntza, Ekintzailetza eta aldaketaren kudeatea, Nazioartekotzea eta Ikaskuntza metodo eta prozesuen ikerketa arloetako proiektu, zerbitzu eta jarduerak aurkeztu zaizkie, FPeuskadin gaitasun digitalen garapenaren inguruko jarduerekin batera.