Lursailen 3D modelaketa eta topografiaren inguruko oinarrizko formakuntza

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Iragan astearte eta asteazkenean, Maiatzak 21 eta 22 hurrenez hurren; droneak erabiliz lorturiko lursailen 3D modelaketa eta topografiaren inguruko oinarrizko ikastaro bat eskaini zen Bidasoa LHIIn.

Dani Tena irakaslearen eskutik, metodo fotogrametrikoak nola baliatu aztertu zen; horretarako kasu erreal bat oinarritzat harturik prozesu osoaren pauso ezberdinak aztertu ahal izan zirelarik.

Gisa honetara, Lanbide Heziketan arlo honetan orain arte egindako lanaren ikuspegi zabala eskaini ahal izan zitzaien bertaraturiko irakasleei; eta aurrera begira eman beharreko pausoei begira oinarrizko ezagutzak sendotu.