“LEANtegia: prozesu baten azterketa eta hobekuntzarako tailerra”

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gure ikastetxeentzat ikasturte honetarako antolaturiko transferentzia  jardueren planarekin jarraituz, martxoaren 20-an “LEANtegia: prozesu baten azterketa eta hobekuntzarako tailerra” jardunaldia garatu genuen.

Jardunaldia joan zen otsailak 27-an garatu genuen LEAN metodologiara sarrera eta bere aplikazioa gure kudeaketa sisteman jardunaldian parte hartu zuten kudeaketa sistema arduradunei zuzendua zegoen

Tailer formatuan garatu zen jardunaldian VSM (ingelerazko izena) edo “Balio Katearen Mapeatua” izenarekin ezagutzen den metodologia erabili zen. Bere helburua prozesuetan gerta daitezkeen efizientzia ezak identifikatzea,  hauek murriztea eta deseuztatzea da eta horretarako, beste batzuen artean, “5S”, “Poka Yoke” , “5 Zergatiak” bezalako hain ezagunak diren LEAN tresnak erabili ziren.

 

Jardunaldiaren jarraipen moduan, eta bertaratu gabeko formatuan, parte hartu zuten ikastetxeek hobekuntza plan xehetu bat aurkeztu beharko dute eta bertan aztertu diren prozesuetan identifikatutako alperrikakoak eta efizientzia ezak eta berauek era egoki eta eraginkor batean kudeatzeko jarduerak zehatuko dituzte.

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)