LEAN MANAGEMENT Euskadiko LH-n
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Gaur, otsailak 13, “LEAN management: sarrera” bigarren jardunaldia gauzatu da Iurretan.
Bertan Euskadiko Lanbide Heziketako 10 ikastetxeetako pertsonek hartu dute parte.
Urtarrilak 30-eko jardunaldian egin zen bezala honako kudeaketa esparruak landu dira: LEAN kulturaren sorrera, bere oinarriak eta kontzeptu giltzarriak, hauen adibide batzuk aurkeztu dira, LEAN tresna desberdinak aurkeztu eta aztertu dira, aplikazio posible batzuen adibideak ere planteatu dira, adierazleak kudeatzeko 5S ikuspegia eta horretarako erabil daitezkeen irizpide desberdinak (beharrezkoa-ez beharrezkoa) landu da.
Tknikako dinamizatzaileek erakunde batek ikuspegi honen hedapen prozesuan aurki ditzakeen zailtasunen gaia aurkeztu dute. Bertaratutako pertsona guztien partaidetza aktiboarekin esparru honetan sortu diren zalantza, kezka eta gai desberdinak aztertu eta argitu dira.
Goizean zehar kontzeptu teoriko hauek barneratzeko eta sendotzeko jarduera praktiko desberdinak gauzatu dira.