KSI 5 SAREAK lanari berrekin dio.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Joan zen asteazkenean, urriak 11,  Zamudioko KABI 612 eraikuntzan KSI 5 sarearen lanari berrekin genion. 2016-17 ikasturtean hasiera eman zitzaion sare honek, azken helburu bezala, kudeaketa integratu sistema bat ikastetxeetan hedatzea du. Erreferente moduan ISO 9001 kalitatea, ISO14001 ingurugiroa eta ISO/DIS 45001 Lan Osasuna arauak ditu.

Sare honetan parte hartzen duten ikastetxeak honakoak dira: Bidebieta, Iurreta, Tartanga Txurdinaga,  San Viator,  Centro de Estudios A.E.G.,  Oteitza Lizeoa Politeknikoa, Otxarkoaga,  San José de Calasanz eta  Somorrostro .

Lan jardunaldi berri honetan Jarraipena eta neurketa eta Zuzendaritzaren berrikuskapena ataletako hainbat kontzeptuzko eta aplikaziozko  gai landu ziren

Sareko kide diren ikastetxeek hartutako konpromezuen artean,  erreferentziazko hiru arauen eskakizunetara bere informazio dokumentatua eta bere operatiba (metodoak, prozedurak eta erregistroak) egokitzea  aurkitzen da.

Datorren jardunaldia, oraingo KSI 5 sareari amaiera emango diona, abenduaren 13-rako aurreikusia dago eta bertan Barne auditoretza eta Hobekuntza atalak landuko dira

Sarearen lan plana amaitu bezain laixter, TKNIKAKO Etengabeko Hobekuntza alorreko erreztatzaileek,  sarean parte hartu duten ikastetxeetara amaierako diagnosi bisitak gauzatuko dituzte. Bisita hauen helburua KSI-aren egokitzapen jardueren hedatze maila zein den ezagutzea  eta pertsonalizatutako laguntza beharrak identifikatzea izango da.

Erlazionatutako proiektua

KSI