Korrika egiteko Karbono zuntzezko hanka baten simulazioaren inguruko artikulua

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

2016-17 ikasturtean zehar “Material konposatuen” proiektuko helburuetako bat elementu finituen bidezko simulazioa lantzea izan da. Merkatuko software guztien artetik FEMAP NX Nastran erabiltzea aukeratu da, eta kasu-azterketa modura Ossür etxeko Flex-Run modeloko karbono zuntzezko hanka batetan oinarrituta diseinu eta egoera desberdinak aztertu dira.  Lan honen emaitzetako bat izan da “Federación Española de Técnicos Ortopédicos” FETOR argitaratzen duen TOI aldizkariaren 5. zenbakian publikatu den artikulua.

Artikulua aipatutako aldizkariaren erdiko orrialdeetan aurkitzen da RevistaTOI num5 2017  edo zuzenean beheko estekan kontsultatu daiteke:

Articulo protesis correr Carbono

 

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)