ISO45001-erako KSI-aren egokitzapena

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Gaur,otsailak 27, “ISO45001-erako KSI-aren egokitzapena” jardunaldia gauzatu da Iurretan eta bertan Euskadiko LH-ko ikastetxeetako kudeaketa sistemen arduradunek hartu dute parte.

Jardunaldian zehar ISO45001:2018 arauaren egituraren azterketa, arau honen eta OHSAS18001:2017-aren arteko konparaketa, ikastetxeko prozesuekiko arauak dituen eskakizunen azterketa eta “kudeaketa liburuaren” aurkezpena bezalako kudeaketa esparruak garatu dira

Goizean zehar kontzeptu teoriko guzti hauek barneratzeko eta sendotzeko beharrezkoak diren jarduera praktikoak ere garatu dira. Hauen bitartez testu inguruaren analisia, interes taldeen eskakizunak, AMIA bat garatzea eta arriskuak eta aukerak  identifikatzeko eta kudeatzeko jarduerak landu dira

Erlazionatutako proiektua

KSI