IoMBian 2.2 dagoeneko eskuragarri dago

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Komunikazioak eta hodei-konputazioa

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

IoMBian plataformaren 2.2 bertsioa eskuragarri dago deskargatzeko!

Berriak

Bertsio egonkor berri honek berrikuntza hauek ditu 2.1 bertsioarekin alderatuta:

  • Plataformarako logo berri bat diseinatu da
  • Sistema eragilea Raspberry Pi OS-en 2023-05-03 bertsiora eguneratu da
  • Node-RED 3.1.0 bertsiora eguneratu da
  • WeTTY zerbitzua gehitu da, nabigatzailetik zuzenean terminal saio bat irekitzeko aukera ematen duena, ordenagailuan SSH bezerorik instalatu behar izan gabe.
  • IoMBian Configurator plataforma ere nabarmen hobetu da:
    • Logo eta kolore-paleta berriak sartu dira.
    • Mugikorrean zein mahaigainean instala daiteke, beste edozein aplikazio bat bezala (PWA teknologiari esker).
    • Aplikazioa gure gailuak sare lokalean dauden detektatzeko gai da eta sarbide-botoiak ematen ditu instalatutako zerbitzuak irekitzeko.
    • Gateway-aren sare lokal berean ez bagaude, hodeian dauden tunel batzuen bidez sar gaitezke bertako zerbitzuetara. Prozesu hau guztiz gardena da erabiltzailearentzat eta klik pare batekin egiten da.

IoMBian Configurator

IoMBian

Hala ere, zer da IoMBian?

IoMBian IIoT gateway-etara bideratutako sistema eragile gisa sortu zen Tknikako IoM (Internet of machines) proiektuko lantaldetik, baina denborarekin plataforma osoago batera eboluzionatzen joan zen eta orain plataforma horren garapena Komunikazioak eta hodei-konputazioa proiektuaren menpe dago.

Sortu zenetik, proiektuaren helburuak, hezkuntza-testuinguru batean kokatuta, honako hauek izan dira beti:

  • IIoT gateway-en hasierako konfigurazioa erraztea (SSH konexiorik gabe, terminal-komandorik gabe, testu-editorerik erabili gabe…)
  • Erabiltzailearen beharretarako software egokia aurrez instalatzea, gailuen hedapen-denbora murriztuz (bai produkzioan, baita ikasgelan ere).
  • Gailuaren ondorengo kudeaketa sinplifikatzea: sarbide lokala, eguneraketak, urruneko sarbidea…

Hori bai, zertarako ez den diseinatu nabarmentzea komeni da:

  • Ez da telemetriako datuak biltzeko IoT plataforma bat (Thingsboard, Mainflux, Azure IoT Core, AWS IoT Core…).
  • Ez da datuak aztertzeko plataforma bat (Power BI, Looker, Trendz…).
  • Ez da zibersegurtasuneko ziurtagiririk duen sistema bat eta ez dago 24/7 funtzionatzeko pentsatua (egonkorra den arren).

Laburbilduz, IoMBian hezkuntza-mundura zuzendutako proiektua da, eta sistema informatikoetan adituak ez diren ikasle/irakasleei datu industrialak biltzeko sistemei buruzko prestakuntza erraztea du helburu.

Informazio gehiago

Open source proiektu bat izanik, informazio eta kode guztia Tknikako GitHub kontuan eskuragarri dago, baina proiektua interesgarria iruditzen bazaizue, informazio gehiago aurki dezakezue Tknikako Moodle-eko hurrengo ikastaroan:

https://ikastaroak.tknika.eus/course/view.php?id=118

Ikastaro honetan plataformaren aurkezpen-jardunaldiaren grabazioa eta bertan erabilitako material guztiak izango dituzue eskuragarri.

 

Erlazionatutako proiektua

Komunikazioak eta hodei-konputazioa