IoM pilotajea, ideien bilketa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

4.0 Industria kontzeptuak aldaketa handiak dakartza industria-esparruan eta bere helburu nagusia prozesu produktiboak fabrikazioaren digitalizazioaren bidez eguneratzea da, lehiakortasuna irabazteko eta bezeroari zuzendutako produkzio bat ezartzeko. Paradigma-aldaketa honetan datuetan oinarritutako fabrikazioak paper garrantzitsu bat jokatzen du.

Eredu-aldaketa honek prozesu industrialetan teknologia erraztaile batzuk gehitzea eskatzen du. Teknologia hauen artean datuak biltzeko eta bistaratzeko tresnak erabiltzea ezinbestekoa da, makinetan edo prozesu industrialetan gertatzen ari dena ulertzeko eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko.

Tknikan “Makinen Interneta” (IoM) deritzon espezializazio arloan teknologia desberdinak frogatu ondoren, orain aurkeztuko dizuegun software eta hardwarearekin ikastetxeetara zuzenduriko esperientzia pilotu bat martxan jartzea erabaki dugu:

  • Kontroladore industrialetatik informazioa jasotzeko: helburu honetarako IoM2040 Gateway-a garatu dugu IoMBian software distribuzioarekin batera. Gateway hau, OT aldean, OPC-UA, S7 eta Modbus TCP hitz egitekoa gai da eta IT aldean, MQTT.

  • Datuak gordetzeko, bistaratzeko eta aztertzeko tresna: IIoT Plataforma bezala Thingsboard pro erabiliko dugu.

Zer eskaintzen dugu?

Komentaturiko hardware eta softwarean oinarrituta:

  1. Formakuntza: Esperientzia pilotu honetan parte hartzeko aukeratuak izango zareten 3 ikastetxeeri formakuntza eskeiniko zaizue.
  2. Aholkularitza eta laguntza: Ikasturte honetan aukeratutako 3 ideia hoberenen artean proiektu pilotu bat aurrera eramango dugu, helburua: zuek aukeratutako prozesu industrialaren digitalizazioa.
  3. IIoT pasarela: Datuak jasotzeko IoM2040 gateway erabiliko dugu.
  4. Datuak gordetzeko, bistaratzeko eta aztertzeko IIoT plataforma: Datuak gordetzeko,bistaratzeko eta aztertzeko Thingsboard deritzon IIoT plataforma bat erabiliko dugu.

Zer eskatzen dugu?

Digitalizatu nahi duzuen proiektuaren ideia guri aurkeztea.

Horretarako hurrengo formularioan agertzen diren galderak erantzun:

FORMULARIOA

Ideiak aurkezteko epea: 2021-ko Abenduaren 13-tik 2022-ko urtarrilaren 14 arte
Behin ideia guztiak jaso ondoren 3 ideia onenen selekzioa egingo dugu eta ikastaro honetan martxan jartzen saiatuko gara.

Erlazionatutako proiektua

Internet of Machines (IoM)