Hodeian softwarea garatzeko tresnak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Pasa den ekainean, Hodeian softwarea garatzeko tresnak ikastaroa antolatu zuen Tknikak. Bertan, Pablo Rubio irakasleak tresna ezberdinen berri eman zigun:
- eguna: Bertsioen kontrola
- eguna: Urruneko bertsioen kontrola eta Cloud IDEak
- eguna: Maven eta JUnit, CI/CD, CI/CD/CD GitHub-en, GitHub Actions
- eguna: Oinarrizko Docker
Honekin honako gaitasunak landu ziren:
- Bertsioen kontrolen funtzionamendu eta erabilera
- GitHuben erabilera
- Hodeian garapenerako tresna ezberdinak ezagutu eta erabiltzea
- CI/CD teknologiari buruzko ezagutza eta proiektu baten konfigurazioa teknologia honekin
Ikastaroa online izan zen, eta ikastaroaren bideoak zein materiala, esteka honetan dituzue.