Hiruhileko erakargarria Ikaskuntzak eta etekin handiko alorrean
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Eskerrik asko IKAS AUKERAKen parte hartzeagatik
Ikasturte hasieran, 2022/2023ko Prestakuntza eskaintza, IKAS AUKERAK, eskaini genizkizuen berri bate bidez. Hemendik aurrera, hilero, sasoiko aktibitateaz informatuko dizuegu.
Ikastaroaren lehen hiruhilekoa gainditu dugu, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu IKAS AUKERAK ekimenetan parte hartzeagatik: ikasturte osorako 1.500 plaza inguru eskaintzen ditugularik, dagoeneko 600 plaza baino gehiago bete ditugu.
Bigarren hiruhilekoan, Ebaluazioa lan-ildoaren eskutik, aukera berriak eskaintzen zaizkie irakasle-taldeei beren zikloak berdiseinatzeko moduari buruzko erreferentziak eskuratzeko: lehen edizioa amaitzen da eta bigarren bat abian jartzen da.
BALIOAK 4.0 lan-ildoak martxoan jarriko du abian bere ikastaroa, balioen ikuspegia gure zikloetan integratzen laguntzeko.
Eta askoz ere gauza gehiago ere goza ditzakezu: gogorarazten dizugu lan-ildo bakoitzaren informazio osoa eskuragarri daukazula beti albistegiaren behealdean, “Informazio gehiago” txokoan.
Zertan gabiltzan

EOPko hainbat lagun lanean
Urtarrilean, IK (Ikaskuntza Koordinatzaile) guztiekin aurrez aurreko beste topaketa bat egingo dugu Iurretan, hilaren 17an. Beste aukera bat ETHAZI ereduari buruzko ikuspegiak bateratzen jarraitzeko.
Ebaluazio taldeak IKAS AUKERAK zikloarekin jarraitzen du: urtarrilean Ikaskuntza ibilbidea fintzen. Gogorarazi nahi dizuegu, sentsibilizazio-saioak izan ezik, gainerako IKAS AUKERAK pentsatuta daudela irakasle taldeek eta ikaskuntza koordinatzaileek modu praktikoan lan egin dezaten beren zikloak birdiseinatzeko. IKAS AUKERAK horietako bakoitza modu independentean eskaintzen da, baina haien artean jarraitutasun bat badago.
EOPk, lehen edizioan, bere lau taldeekin amaitzen du. 97 ikaskide ETHAZI ereduaren oinarriak barneratzen ari dira, beren zikloak berriz diseinatzeko gai diren irakasle taldeetan integratzeko. Beste lau talde prest daude bigarren edizioan txanda hartzeko.

Las jornadas organizadas en VALORES 4.0 están teniendo mucho éxito
BALIOAK 4.0 GARATZEN programaren barruan bi jarduera egin dira: bata indarkeria matxistaren inguruan non 1500 pertsona (ikasle+ irakasleak) baino gehiago parte hartu zuten; bigarrena, giza eskubideen inguruan non 800 pertsona inguru parte hartu zuten (ikasle+ irakasleak).
Ikasturte osoan ETHAZI Hastapena ikastaroa eskuragarri dagoela gogorarazten dizuegu. Lerroan (online) egiteko ikastaroa da, eta parte-hartzaileak modu autonomoan egiten du. Ikastaro hau ETHAZI eredua ezagutzen hasi nahi duenarentzat da egokia.
ELU ikastetxean dagoeneko lanean ari da ikastetxe batzuetan; parte-hartzaileen feedbacka jasotzen ari gara, eta horrek tresna hobetzen lagunduko digu. Urtarrilaren 24an dinamizatzaileentzako beste tailer bat eskainiko dugu. Gogorarazten dizuegu ELU Ikastetxean eskuragarri dagoela zuen ikastetxeko estrategiaren arabera komenigarritzat jotzen duzuenean eskatzeko.
STEAMek bere esprinta hasten du: urtarrilean, otsailean eta martxoan, ahaleginak bikoizten ditu hilero bi IKAS AUKERAK eskaintzeko. STEAM ikuspegiarekin aberasteko aukera polita da.
Zer proposatzen dugun urtarrilerako eta otsailerako
Honako hauek dira urtarrileko gertaera esanguratsuenak eta hauek otsailekoak.
Otsailean egingo diren IKAS AUKERAK ekimenetan izena emateko epea zabalduko dugu; eta, hainbat kasutan, martxoan hasten direnetan.
Izena emateko azken eguna agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du. Informazio hori eguneratu egingo da. Adi egon, mesedez.
Gogorarazten dizuegu IKAS AUKERAK batzuk, albistearen hasierako irudian marroi argitsuz nabarmentzen direnak, banaka eska daitezkeela. Gainerakoak zikloko irakasle taldeek lantzeko pentsatuta daude, IK (Ikaskuntza Koordinatzailea) pertsonarekin batera. Izena emateko epemugarik agertzen ez bada, inskripzioak irekita jarraituko du.
Lan lerroa | IKAS AUKERA | Izen ematea |
EBALUAZIOA |
Sentsibilizazioa (PDFko 2. orr.) 2. edizioa Elebiduna Saioa lerroan (online): 2023/02/07 16:00etatik 17:00etara Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/02/28 16:00etatik 18:00etara |
Hemen izena eman 01/25 arte |
EBALUAZIOA | Gaitasunen definizioa (PDFko 3. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/07 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 02/07 arte |
EBALUAZIOA | Hausnarketa eta Feedbacka (PDFko 6. orr.) Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/14 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 02/14 arte |
EBALUAZIOA | Errubrikak eta lorpen adierazleak (PDFko 4. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/28 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 02/28 arte |
EBALUAZIOA | Ikaskuntza ibilbidea fintzen (PDFko 5. orr.) 2. edizioa Aurrez aurrekoa/Elebiduna Aurrez aurreko saioa: CIFP Iurreta LHIIn 2023/03/28 16:00etatik 18:00etara |
Irakasle taldeentzat Kontsulta ezazu zure IKekin 02/28 arte |
BALIOAK 4.0 | BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan (PDFko 2. orr.) Hibridoa/Elebiduna Martxoan hasita maiatzean amaitzen da Gipuzkoako multzoa: aurrez aurreko saioak Tknika-n | Hemen izena eman 02/21 arte Tknikako web-ean ere eskuragarri |
BALIOAK 4.0 | BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan (PDFko 2. orr.) Hibridoa/Elebiduna Martxoan hasita maiatzean amaitzen da Bizkaiko multzoa: aurrez aurreko saioak CIFP Iurreta LHII-n | Hemen izena eman 02/21 arte Tknikako web-ean ere eskuragarri |
BALIOAK 4.0 | Master Classa: Balioak enpresan: Erantzunkizun Sozial Korporatiboa (ESK) – CAF Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran Saio sinkronikoa lerroan: ??-n ??etatik ??etara | Izen ematerako informazioa ezagutu bezain pronto iragarriko dugu. |
ELU IKASTETXEAN | Urtarrileko saioa ikastetxeetako dinamitzaileentzat Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/01/24 9:00etatik 10:30etara |
Hemen izena eman |
ETHAZI HASTAPENA | ETHAZI HASTAPENA Lerroan (online) | Hemen izena eman |
STEAM | STEAM ikuspegia Maker kontzeptutik: lehen kontaktua teknologiarekin (PDFko 4. orr.) Híbridoa/Elebiduna Maker kontzeptua 2 (elektronika) – 22_101IP Aurrez aurreko saoia: Tknikan 2023/02/23 16:00etatik 17:30etara |
Hemen izena eman Tknikako web-ean ere eskuragarri |
STEAM | Zergatik eta zer da STEAM erronka bat? 3. promozioa: STEAM ikuspegia3 – 22_080IP Hibridoa lerroan Saio sinkronikoa lerroan (online): 2023/02/23 11:00etatik 12:30etara | Hemen izena eman Tknikako web-ean ere eskuragarri |
Hurrengo hilabeteetan datorrena
EKINTZAILETZA: Elkar&eKIN ikastaroa; informazio osoa PDFko 14. orrialdean. Izen ematerako informazioa otsaileko albistegian helaraziko da.
Gogoetarako
Hilero baliabide batzuk eskaintzen dizkizuegu, zuen ETHAZI ezarpen-prozesuan hausnartzen eta orientatzen lagun diezaguketelakoan.
Noizean behin (25-30 urte) UNESCOk txosten esanguratsu bat argitaratzen du; horrela, 1973an Faure txostena atera zuen. Aurrerago, 1996an, Delors txostena izenarekin oso ezaguna egin zen dokumentua eskaini zigun.
Baina duela gutxi, txosten hori jubilatu dute eta beste berri bat atera dute:
Reimaginar juntos nuestros futuros: un nuevo contrato social para la educación