Fabrikazio Aditiboari buruzko Konferentzia Europako Komisioan – AMEC III

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aurreko ekainaren 7an Bruselasen fabrikazio aditiboari buruzko hirugarren konferentzia egin zen, AMEC III izenekoa. Cecimo-k antolatua, Europako Komisioaren gonbidapenari erantzunez egiten den jardunaldia da.

Tknikak bertan parte hartu zuen, Metals proiektuaren partaide izanik, non sektore industriala lehiakorragoa egiteko konpetentziak aztertzen diren eta ondorioetatik online ikasketak garatzen diren. Informazio gehiagorako, proiektuaren ondoko web orria dugu:

http://www.metalsalliance.eu/

Bruselasera joanik ere Materialise enpresa bisitatu zen, fabrikazio aditibako sektorean erreferentzi bat dena.