EUSKAL HERRIKO LH IBILGAILU ELEKTRIKO 1. TXAPELKETA MARTXAN

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Otsailak 16-an aurkeztu zen ofizialki, Ermuako Izarra Centre eraikuntzan, MUISU fundazioa. Ekitaldi berean,  Lanbide Heziketa ikastetxeetan diseinatu eta fabrikaturiko, Euskal Herriko Ibilgailu elektrikoen 1. Txapelketa (EUSKELEC) aurkeztu zen  (Twitter).

 

Proiektu honek, urrengo helburu nagusiak dauzka.

  • Mugikortasun jasangarria bultzatzea.
  • AUTOMOZIO sektorean, datozen aldaketeri erantzun ahal izateko, gure ikasleen ezagutza tekniko eta gaitasunak hobetzea (Ibilgailuen elektrifikazioa, Konektibitatea…).
  • Erronka eta proiektu berrien aurrean, beharrezko gaitasunak lantzea eta hobetzea, jarrera, motibazioa, ilusioa…
  • Taldean lan egiteko gaitasuna hobetzea.

Helburu hauek lortzen laguntzeko, TKNIKA-tik, erronka eta talde-lanean oinarriturik dagoen ETHAZI metodologia bultzatuko da.

Ikastetxe bakoitzak bere ibilgailuak montatu eta fabrikatu ahal izateko, TORROT (enpresa patrozinatzaile nagusietako bat), urrrengo ekipamentuak eman ditu:

  • Motore elektrikoak.
  • Beharrezko elektronika.
  • Trakzio bateriak.

2018-ko Ekainean jokatuko den txapelketa hontan, Lanbide Heziketa-ko urrengo ikastetxeek hartuko duten parte:

  • CIFP MEKA LHII
  • CIFP DON BOSCO LHII
  • CIFP ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA LHII
  • CIFP IURRETA LHII
  • CENTRO SANVIATOR
  • CIFP SAN JORGE LHII
  • CIFP FADURA LHII
  • CIFP EMILIO CAMPUZANO LHII
  • GOIERRI ESKOLA
  • CIFP BIDEBIETA LHII
  • CENTRO DE FORMACIÓN SOMORROSTRO
Erlazionatutako proiektua

Automobilaren teknologiak