Euskadiko Lanbide Heziketan balioak lantzen

 In Ikaskuntzak eta etekin handia, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

21-22 ikasturte honetan ere, gure heziketa-zikloetako ikaskuntza-prozesuan balioak txertatzen jarraitu dugu. Prestakuntza osoa, integrala eta egungo gizartearen beharretara egokitua eskaini ahal izateko, ez da nahikoa FP Euskadi  ikaskuntza-ereduaren (ETHAZI) bidez lantzen diren gaitasun teknikoak eta gaitasun pertsonal eta sozialak garatzea. Horretaz gain, balioetan heztea ere beharrezkoa izango da. Balio etiko hauek lagungarriak dira munduan kokatzeko, elkarrekin bizitzeko eta gure bizitzan erabakiak hartzeko.

Lan-ildo honi buruz gehiago jakin nahi baduzu eta gure heziketa-ziklo batzuetan 21/22 ikasturtean balioen begirada nola txertatu duten erakusten duten adibide batzuk ikusi nahi badituzu, dosier honi begirada bat ematera gonbidatzen zaitugu:

balioak_4.0_publikazioa-eus-2022-op