Euskadiko Lanbide heziketako aldaketa metodologikorako oinarrizko Ethazi prestakuntza eskaintza 2021/2022

 In Ikaskuntzak eta etekin handia, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.

LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten moduan, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta ikaskuntza eredu aurreratuetara egokituz. Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta Lanbide Heziketako Ikaskuntza Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu.

Izen-ematea non/nola: Tknika web orrian www.tknika.eus (IKASTAROAK atalean sartuz)
Izen-emate epea: 2021ko irailaren 15a arte.
Ebazpena: 2021ko irailaren 22an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

EOP: Ethazi Oinarrizko Prestakuntza
160 plaza (20 kurtsoko)
Iraupena: 70 ordu (19 aste)
– 6 saio sinkrono: 21 ordu (16:00 – 19:30)
– asinkronoak (esperimentazioa): 49 ordu
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta elebiduna
Formakuntza lekuak:
– Gipuzkoa: Tknika (Errenteria)
– Bizkaia: CIFP Tartanga LHII (Erandio)
– Araba: CIFP Mendizabala LHII (Gasteiz)

2021 (urriak 5 – urtarriak 25): 

 

 Gipuzkoa – 1.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 2022_001)
Araba – 2.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 2022_002)
Bizkaia – 3.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 2022_003)
Bizkaia – 4.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 2022_004)

2022 (otsailak 1– maiatzak 17): 

 

Gipuzkoa – 5.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD:2022_005)
Araba – 6.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) ELEBIDUNA (KOD: 2022_006)
Bizkaia – 7.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) EUSKARA (KOD: 2022_007)
Bizkaia – 8.Taldea – Ethazi oinarrizko prestakuntza – (EOP) GAZTELANIA (KOD: 2022_008)