Europako eskualde eta hirietako konpetentzietan inbertitzea

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

2024ko apirilaren 25ean, “Europako eskualdeen eta hirien konpetentzietan inbertitzea” Konferentzia antolatu zuten Europako Eskualdeen Batzordeak (CDR) eta Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusiorako Zuzendaritza Nagusiak elkarlanean. Konferentzia horrek itxi zuen Konpetentzien Europako Urtea Eskualdeen Batzordean eta hiru saiotan banatu zen. Saio horiek Europako hainbat eskualde eta hirietako sare sozioekonomikoa indartzeko konpetentzien garapen, hobekuntza eta birziklapenaren eraldatzeko ahalmena izan zituzten ardatz. Konferentziako bigarren panelean, LCAMPeko Konpetentzia eta Enpleguen Behatokiaren ondorioak aurkeztera gonbidatu zuten Iñigo Araiztegui, TKNIKAko Nazioartekotze Saileko zuzendaria.

Bigarren panelak adimenarekin loturiko konpetentzietan eta datuak biltzearen garrantzian sakondu zuen, konpetentzien arloko arrakalak eta joerak identifikatzeko. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (OCDE), Zerbitzu Publikoen Sareko, Cedefopeko eta Eurostateko ordezkariek lan-merkatuaren erronkei heltzeko orduan gaitasunen arloko adimenak funtsezko zeregina bete dezakeela azpimarratu zuten. Hala ere, tokian-tokian datuak bildu eta gero hauek nola interpretatu eta baloratu ulertzea zaila zela esanez bat etorri ziren. Francois Decosterrek (Eskualdeetako Batzordea) zailtasun horiek gainditzeko makroeskualde-mailako lankidetza funtsezkoa izango zela adierazi zuen. LCAMPen, Konpetentzien eta Enpleguaren Behatokian, inteligentzia-gaitasunak lantzen aritu dira azken hilabeteetan. Iñigo Araizteguik Behatokiaren ondorio nagusiak aurkeztu zituen: fabrikazio aurreratuaren sektoreko lanpostuak ez direla aldatuko, baina lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren gaitasunek eboluzionatuko dutela, gaitasun berdeak eta ekonomia zirkularraren kontzeptuak prestakuntza-programa guztietan sartu behar direla, etengabeko ikaskuntzaren kultura indartu behar dela eta oinarrizko gaitasun teknikoak funtsezkoak direla.

Erlazionatutako proiektua

LCAMP