ETHAZI arloarteko topaketak Tknikan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Egun luzea gaurkoa Tknikan. 40 ziklo desberdinetako 115 irakasle inguruk hartu dute parte gaur Tknikan burutu diren ETHAZI arloarteko topaketetan. 2016/2017 ikasturteko ETHAZI esperientzien trukaketa izan da gaurko jardunaldi honen helburu nagusia.

Deialdia, ETHAZI testuinguruan lanean dauden eta esperientzia interesgarri bat partekatzeko duten irakasleei zuzendua izan da. Jasotako proposamen kopuru handia ikusirik, 3 multzotan banatu dira irakasleak. Batetik erdi mailako irakasleek osatutako taldea izan dugu eta bestetik goi mailako irakasleekin 2 talde osatu ditugu.

Erdi mailako taldeak, ikasturte honetan ETHAZI erdi mailara egokitzeko lan ildoaren emaitzak landu ditu eta ondoren ziklokako taldeetan banatu dira esperientziak partekatzeko. Goi mailako bi taldeen kasuan, Catenariako Javier Martinez Aldanondok gidatutako tailerrean parte hartu ahal izan dute eta ziklokako esperientzien partekatzea ere egin dute.

Jardunaldia giro ezin hobean gauzatu da eta helburuak bete dira. Gaurko egunak, punto eta segida bat suposatzen du FPeuskadiko ikastetxeek urteetan ezagutza partekatzeko darabilten ezinbesteko ibilbidean. Zorionak guztioi eta segi partekatzen!