Eskaneatze, modelizazio eta metrologia ikastaroa

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurreko irailaren 7an Euskadiko Lanbide Heziketako 6 ikastetxetako 20 irakasle elkartu ziren Tknikan, eskaneatze ikastaro bat jasotzeko. Bertan Tknikan lagapenean eskuragarri dagoen Creaform Academia 50 eskanerra erabili zuten.

Jardunaldi hau ikastaro oso baten parte da, LH Usurbil ikastetxeak antolatutako “intercentros” deialdi batetan. Bertan alderantzizko ingeniaritzako modelatzea eta metrologia aurreratua ere landuko dira VX Model eta Polyworks software-ekin.

Ikastaro osoa esparru hontan aditua den Asorcad enpresak eskeintzen du.

Eskaneatze, digitalizazio, alderantzizko ingeniartitza eta metrologian teknologien berrikuntza nabarmena gertatu da azken urteotan, prozesu industrialetan aurreratze pausoak eta aplikazio berriak baimenduz. Ikastaro honek baimentzen die gure sistemako irakaslego eta ikastetxeei teknologia hauetan trebatzea eta hezkuntzan txertatzea.

 

Erlazionatutako proiektua

Ikaslab (3D inpresioa)