EMTP-CHILE IRAKASLEGOAREN HIRUGARREN PROMOZIOA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Dagoeneko Tknikan dugu Txileko EMTP (Educación Media Técnico Profesional) irakasle talde berria; irakasle horiek MINEDUC-ek antolaturiko “Docencia de la Formación Profesional para el empleo” Prestakuntza Programan murgildurik daude. Tknikak eta Zubigunek, elkarlanean, gidatzen dute Prestakuntza Programa.

Irailetik hona, Programako lehendabiziko fasea burutu dute Txilen, eta aurrerantzean, lau bat hilabetean zehar, euren ikastetxeetan aldaketa metodologikoa ezartzeko ezinbestekoak diren aspektuak landuko ditugu. Txilera bueltatzen direnean, hiru hilabete edukiko dituzte hemen sortutako proposamena aurrera eramateko.

Txileko hirugarren promozio hau orainarteko jendetsuena da. Guregan ipinitako konfidantzak bultzatzen gaitu gure onena ematera; batez ere, lehengo promozioetako kideek lorturiko emaitzak ikusirik. Irakasle hauek ere, euren ikastetxeetan, EMTP-n gauzatzen ari den aldaketa metodologikoaren eragileak bilaka daitezela espero dugu; horrela Txileko EMTP ikaslegoa hobeto prestatuta irtengo da.

¡Eutsi goiari!

Erlazionatutako proiektuak