Emakumeek gidatutako enpresarik onenaren ekintzailetza-saria

 In Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Urratsbat programak ekintzailetza saritzen du, urtero sortutako enpresei bost aintzatespen emanez. Sari horietako bat emakumeek zuzendutako enpresa onenarentzat da eta azken edizio honetan Iraiak irabazi du (Barrutia Optika). Hemen duzue bere historiaren laburpen bat:

Elgoibarren kokaturiko Optika eta Audioprotesis zentrua da Barrutia.Historikoki nire gurasoek beraien negozioa izandako lokal berean kokatzen da nire negozioa, niretzako sentimendu eta atxekimendu berezi bat daukalarik kokapenak. Nire gurasoek bere negozioko pertsiana Abenduak 15 batean itxi bazuten, nik 15 urte beranduago Abenduak 16 batean ireki dut. Honek, sinbolikoki bada ere, asko esan nahi du. Pozik eta gustora sentiarazten nau.Negozio honen bitartez nire errealizazio pertsonal eta profesionala bideratzeaz gain, nire herrira ere nire ekarpen txikia gauzatu nahi nuen. Zeharka, ekintzailetasuna eta emakumea bateragarriak direla ere isladatu nahi izan dut.Alaba bat daukat, eta niretzako garrantzitsua da berari ahalik eta eredu onena eskaini ahal izatea. Lanerako gogoa, indarra, ausardia eta profesionaltasuna.

Bestalde, garrantzitsua iruditzen zait “herritik herrira” kontzeptua oinarri bezala hartzea. Herriko ekintza eta iniziatibetan ere parte hartzen dugu. Txankakua Herriko Komertzialen elkarteko kide naiz. Honez gain herriko elkarte ezberdinekin parte hartzen saiatzen naiz. Zatozte gu ezagutzara!

Erlazionatutako proiektua

Urratsbat