EHF ikastaroetako lehen edizioko lehen saio presentzialak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Urriaren 10ean, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian aldi berean, EHF (ETHAZI Haserako Formakuntza) ikastaroetako lehen edizioko lehen saio presentzialak burutu dira.
Lehen aurrez aurreko saio hauekin, hasera ematen zaio 30 orduko iraupena izango duen “Ikasketa kolaboratiboaren oinarriak” ikastaroari. 16 ordu aurrez aurrekoak izango dira eta gainontzeko 14ak online formatoan burutuko dira.
Asko izan dira ikastarora inskripzioa egin duten irakasleak, baina jasotako 150 eskaeretatik, 70 inguru dira ikastaroaren lehen edizioan parte hartuko dutenak.
Lehen ikastaro honen helburuak honakoak dira:
- Irakasleak ETHAZI testuinguruan moldatze-eragile izatera eta ikasketa-agertoki berrietako sortzailea izatera gidatzea.
- Irakasleak ikasketa-agertoki kolaboratiboetarantz, eta bidean, ikasketa-agertoki horietako ezaugarriak eta abantailak antzematera gidatzea.
- Lan taldeetako sortze eta kudeaketaren inguruan oinarrizko dinamika batzuk ezagutzea.
- Komunikazioaren garrantziaren inguruan ikasketa-agertoki kolaboratibo bat ezartzearen inguruan hausnartzea.
- Komunikazioa eta gatazkak kudeatzeko tresna batzuk ezagutzea.
- Honako lan hauetan irakasleei lagunduko dieten IKT tresnak erabiltzea: informazioa bilaketan, komunikazioan eta materiale-sortzean.
- Lan kolaboratiboa dinamizatzeko hainbat sormen-teknika ezagutzea.
- Moduluan jorratutako aspekturen bat kontuan izango duen Iikasketa-agertoki kolaboratibo erraz bat gelan ezartzea.
EHF programaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu hemen duzu aurkezpen bideo bat: