Egunotan Euskadin diren 21 enbaxadore europarri harrera Tknikan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak eta Jon Labaka Tknikako zuzendariak lagunduta, Europar Batasuneko estatu kideetako diplomazialariak hartu ditu gaur goizean Tknikan. Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria ere bertan izan da.

Europako 21 ordezkarik parte hartu dute: Alemania, Austria, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Estonia, Finlandia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Holanda, Polonia, Portugal eta Suedia.