EFQM Praktika Komunitateen emaitzak partekatzen

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Gaur, 2018ko ekainaren 8an, Etengabeko Hobekuntza arloko bi pertsonek Leuven (Belgikan) EFQM-k antolatutako ekitaldi batean parte hartu dugu.

Ekitaldi honen helburua EFQM-k aurten bultzatutako hiru Praktika Komunitateen emaitzak aurkeztea izan da:

  • EFQM ereduaren etorkizuna
  • Nola garatu Erakundearen Kultura emaitza bikainak lortzeko
  • Lidergo ereduak Erakunde bikainetan

Gure arloak hirugarren Komunitate honetan hartu du parte. Lan honen emaitzak  “Ikuspegi, Inspirazio eta Integritatearekin lideratzeko” oinarrizkoak diren Lidergoaren ezaugarriak eta gaitasunak identifikatu eta sustatzeko lagungarriak izan daitezke erakunde orotako liderrentzat.  Honez gain, Kontzeptu Giltzarriekin loturiko ezaugarri moten eta gaur eguneko tendentzia hauek izan dezaketen eraginaren inguruan lanak egiten ari den EFQM komunitatearen lanari laguntza paregabea eskainiko dio

Emaitzak, gaur EFQM-aren beste bazkideei egin zaien aurkezpenaren gain, etorkizunean arloak garatuko dituen jardueretan jakinaraziko den argitalpen batean agertzen dira.

Erlazionatutako proiektua

HOBBIDE