DED-Arc programazio aurreratuko ikastaroa, amaituta.

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Eransketa bidezko fabrikazio metalikoa, Fabrikazio aditibo metalikoa

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurreko ostegunean, martxoak 7, azken asteotan Tknikan egin dugun barne-formakuntza ikastaroaren hirugarren eta azken saioa izan genuen: “Addilan makinaren programazio instrukzio eta egitura aurreratuak”. Formakuntza honen helburu nagusia DED-Arc prozesuen bidez fabrikatu beharreko piezen programazioa hobetzea izan da. Helburu nagusia egitura hobeak eta arinagoak dituzten programak egitea da, prozesuaren kontrol egokia izaten lagunduko dutenak.

DED-Arc (Directed Energy Deposition based on Arc) edo WAAM (Wire Arc Additive Manufacturing) bezala ezaguna den teknologiak, kontutan hartu beharreko baldintza asko dituzte, bai diseinu fasean eta baita programazioari dagokionez ere. Piezaren fabrikazio bidean baldintzak aldatzen doaz, eta honekin batera fase desberdinetan bainu urtua banatzeko moduak ere. Desberdintasun garrantzitsuak daude lehen geruza, erdibide edo trantsizio fase eta azken fase egonkorraren artean, baita ere kordoien hasiera eta bukaeretan. Erabiliko ditugun estrategiak ere, hau da, soldadura-kordoi zuzenak edo oszilazio-kordoiak, eragina izango du piezaren konformazioan, non eremu masiko eta ez hain masikoak egongo diren, eta honen ondorioz, beroaren portaera bera ere desberdina izango den, bainu-urtuaren solidifikazioa ere desberdina izango delarik.

Guzti honengatik, eta DED-Arc bidez, piezak modu egoki eta eraginkorrean ekoiztu ahal izateko, gai guzti hauek kontutan hartu behar dira piezaren aldez aurreko programazioan. Oso garrantzitsua da, eta programazio egoki baten helburua, makinaren posizio eta ibilbide guztien programazioa eta energia-iturri eta hariaren ekarpen sistemaren arteko erlazio egokia, piezaren fabrikazio guztiaren eta fase desberdin guztien artean.

Barne-formakuntza honetan, gai guzti hauek lantzeko aukera izan dugu, bai era teorikoan eta baita makina aurreko modu praktikoan ere. Hobekuntza esanguratsuak egin ahal izan ditugu, aurreko programaziotik abiatu eta hobekuntza nabarmenak txertatuz hobeto egituratutako zatiekin, aldagai desberdinen deklarazioarekin, bukle eta errepikapenak erabiliz eta baita ere azpi-programak eta hauetara eginiko deiekin.

Formakuntza-ekintza hau oso eraginkorra izan da, eta lerro hauen bidez eskertu nahi dugu Ona-Addilan-etik emandako babesa.

Erlazionatutako proiektua

Fabrikazio Aditibo Metalikoa