Danimarkako LH ezagutzen

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Martxoko azken aste honetan  Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan  Kudeaketa eta Etengabeko Hobekuntzaren esparruetan lan egiten duten pertsona talde batek Danimarkako hainbat erakunde desberdin bisitatu dituzte.

Lan taldeak, honako ikastetxe hauetako kideekin lan bilerak gauzatu dituzte:

University College Lillebælt
Technical College Copenhagen
Roskilde Technical College
Ørestad Gymnasium: Teaching spaces
University College Copenhagen

Bisita edo lan bilera hauetan garatu diren esparruak honakoak izan dira:

Kalitatea eta hezkuntza programen Garapena
Formakuntza Duala
Ikaslegoaren berrikuntzarako konpetentzien garapena
Hezkuntza espazioak
LH-ko irakaslegoarentzat alderdi didaktiko eta pedagogikoak lantzeko formakuntza programak.

Bisita oso baliagarria izan da lan taldekide guztiontzat eta Danimarkan erreferentzia izan daitezkeen pertsonak identifikatu eta elkarlana egiteko esparru desberdinak aurkitu dira

Erlazionatutako proiektua

TKLEAN (Lean kultura - Tknika eredua)