Cyber Range: Maristak Durangoko ikasleen saioa

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz, Zibersegurtasuna

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Joan den irailaren 22an, Durangoko Maristas ikastetxeko zibersegurtasuneko espezializazio-ikastaroko 15 ikasle Tknikara joan ziren Cyber Rangeren saio batean parte hartzeko, Iratxe Lejarreta eta Ricardo Ferreria irakasleekin batera.

Zibersegurtasunean trebatzeko eta gaitasunak garatzeko ariketak eskaintzen dituzte Cyber Range saioek. Horretarako, hurrengo belaunaldiko teknologiak eta zerbitzuak erabiltzen dituzte zibersegurtasunari buruzko ingurune kontrolatu eta seguruetan oinarritutako esperientziak diseinatzeko.

 

Goiz osoa iraun zuen saioan, lau taldetan antolatuta, ikasleek aurrez lehiaketarako prestatutako erronkak ebatzi behar izan zituzten. Horietan, parte-hartzaileek aukera izan zuten beren gaitasunak frogatzeko mota desberdinetako ahultasunak atzemateko, kanpoko kredentzialak lortzeko edo zerbitzuak identifikatzeko.

Zibersegurtasunaren espezializazioaren arloan lortu nahi ditugun helburuak ezin hobeki islatzen ditu jarduerak: proiektu interesgarriak martxan jarri edo beraietan parte hartu, jarduera erakargarriak antolatu eta bide hori eginez ikasten duguna transmititzea.

 

Erlazionatutako proiektua

Zibersegurtasun industriala