Cyber Range: Easo, Txurdinaga eta Zubiri Manteo.

 In Tknika-ri buruz, Zibersegurtasuna

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Otsaila eta martxoa jarduera handiko hilabeteak izan dira Tknikako zibersegurtasunaren arloan. Aipatzekoa da Lanbide Heziketako hiru ikastetxek, Txurdinagak, Zubiri Manteok eta Easok Cyber Range saioetan parte hartu dutela.

Entrenamendu-saio horien helburua ikasleek IT eta OT inguruneetan zibersegurtasunaren arloan duten trebakuntza egiaztatzea izan da, ingurune seguru, erakargarri eta gamifikatua erabiliz. Ikasleek aukera izan dute ingurune simulatu batean beren trebetasunak praktikan jartzeko eta Red Team eta Blue Team-en lanak ikuspegi errealista batetik nola egin ikasteko.

Tknikaren ekimenari esker, LHko ikastetxeetako ikasleek egiaztatu ahal izan dute zibersegurtasuneko espezializazio ikastaroetan lortutako zibersegurtasuneko gaitasunak egokiak direla. Gaitasun eta trebetasun horiek gero eta garrantzitsuagoak dira egungo lan-munduan. Gainera, saioen ikuspegi ludikoa eta gamifikatua oso motibagarria izan da ikasleentzat.

Beraiek eta Cyber Rangeren saioetan lagundu zieten irakasleek emandako feedbacka oso positiboa izan da. Saioen erabilgarritasuna eta eszenaratzea nabarmendu zituzten. Irakasleek, berriz, proposatutako erronken errealitatearekiko hurbiltasuna. Feedback horrek Tknikaren ekimena baliozkotzeko balio du, eta zibersegurtasuneko prestakuntzan lanean jarraitzearen garrantzia indartzen du, ikasleak etorkizuneko mundu digitalaren erronkei aurre egiteko prest egon daitezen.

 

Erlazionatutako proiektua

Zibersegurtasun industriala