Boot Camp Metxa-Tknikaren lehen edizioaren azken saioa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Martxoaren 6an hasi zen Boot Camp-a, eta 8 astez, METXA proiektu-azeleragailuko aholkulari espezializatuen laguntzarekin, lau ekintzaile taldek gogor egin dute lan beren negozio-planetan.

Joan den ostiralean, apirilaren 24an, Tknikak eta Metxak antolatutako Boot Camp-en online azken saioan burututako lan guztia aurkeztu zen. Oraingoan, konfinamendu-egoera zela eta, modu digitalean egin zen, baina espero dugu azken saio hau aurrez aurre geroago egin ahal izatea.

Tknikaren aldetik, Pili Alonso eta Inge Gorostiaga proiektuak baloratzeko saioan parte hartu zuten, eta Metxaren aldetik, Ane Fernandez de Arbina, Laura Unzueta, Jon Yerro, Nagore Ardanza eta Alejandro de Pablo. Guztiek oso positibotzat jo zuten proiektuen garapena.

Lau proiektu hauek aurkeztu ziren: Argieskema, non euren trebetasunak beren jarduera-ingurune naturaletik haratago ezagutarazteko asmoz, online prestakuntzako soluzio bat garatzen ari diren. EDAN taldeko ekintzaileek ere parte hartu zuten, EDAN freskagarri karbonatatu, natural eta osasungarria da, eta estresa, insomnioa eta antsietatea murrizten laguntzen du. Bestalde, Leanstock-eko arduradun den Iker Garcíak industria-makineriaren marketplaceko aurrerapenak azaldu zituen. Azkenik, Galán anaiek euren hegaldietako erreklamazioen web orria nola bihurtu daitekeen errentagarria azaldu ziguten.

Metxatik eta Tknikatik zorte handia opa diegu guztioi.

Erlazionatutako proiektua

Urratsbat