Berrikuntza Teknologikoaren eta Sistema Adimendunen Arloaren transferentzia-ekintzak

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Tknika ezagutzen ez duzuenontzat ezustekoa izan daiteke LH Euskadin zenbat espezializazio-arlo ditugun martxan ikustea (ikusi aurreko sarrera). Ados egongo gara planteamendu interesgarria dela esatean, baina benetan guztiari balioa ematen diotena lortutako emaitzak dira.

Tknikako BTSA (Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak) arlotik hainbat modutan iritsi nahi dugu irakasleengana, eskainitakoaren azkartasuna, eraginkortasuna eta kalitatea bilatuz. Hori dela eta, aurreko ikasturtean webinar eta ikastaro batzuk programatu genituen, eta irudi honetan zerrendatu ditugu, lortutako inpaktuari buruzko datu batzuekin batera.

BTSA-Arloko-Transferentziak_20-21

BTSA Arloa – Transferentzien impaktua (20-21)

Gai eta formatu horiek interesgarriak iruditzen bazaizkizu, noizean behin Tknikaren webgunea bisitatzea eta Tknikako Twitter-kontua jarraitzea gomendatzen dizugu. Kurtsoan zehar arloaren jardueren berri emango dizuegu unean-unean.