“Arintzea lortzeko diseinua eta fabrikazioa II” ikastetxe proiektuko transferentzia Jardunaldia

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Datorren asteazkenean, uztailak 10, “Arintzea lortzeko diseinua eta fabrikazioa II” ikastetxe proiektuko transferentzia jardunaldia egingo da, bertan Lea Artibai Ikastetxea, UGLE y MGEP zentroak parte hartu dute. Konpositeak pisua murrizteko potentzial handia duten materialak dira, adibidez ibilgailuen egiturak arintzeko, batez ere dentsitate baxua dutelako eta erresistentzia/pisu erlazio bikaina dutelako. Material konpositeetan  ezagutza sakontzeko eta prozesatze teknikak lantzeko proiektu hau gauzatu da non hiru prozesu desberdin landu dira: eskuzko laminazioa (UGLE), RTM/C-RTM (MGEP) eta SMC (Lea Artibai Ikastetxea). 17-18 eta 18-19 ikasturteetan zehar garatu den proiektu bat da eta jardunaldi honetan egindako lanaren transferentzia eta lortutako emaitzak aurkeztuko dira, gainera tailerreko praktika bat egingo da non SMC fabrikazio prozesua ikusi ahal izango da. Jardunaldia batez ere Lanbide Heziketako irakasleagoari eta sektoreko enpresei irekita dago eta baita ere interesa izan lezakeen edonori.

DATA: 2019/7/10

ORDUTEGIA: 9:30/12:30

LEKUA: Lea Artibai Ikastetxea – Berrikuntza Gunea ( Xemein Hiribidea, 12, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia – maps )

PLAZA KOPURUA: 25

HIZKUNTZA: Euskera

PROGRAMA:

  • Aurkezpenak: Konpositeen eskuzko laminazioa, RTM/C-RTM eta SMC. Proiektuan zehar egindako lanak eta emaitzak (garatutako piezak erakusgarri egongo dira).
  • Demostrazio praktikoa: SMC prozesua, makinako parametroak eta piezen fabrikazioa.

Inskripzio orria bete behar da ondorengo estekan INSKRIPZIOA

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)