AIRINVET: Formakuntza saioa Hamburgon, Alemanian

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aste honetan, Tknikak AIRinVET proiektuaren prestakuntza ikastaroan aktiboki parte hartu du, Alemaniako Hanse-Parlament Berufliche Hochschule Hamburg (BHH) eta Holandako KATAPULTrekin batera. Hiru eguneko prestakuntza-ikastaro  honetan, Euskal Herriko @don Bosco, @tartanga @armeriaeskola @Zulaibar eta @Easo, Holandako ISSO kennisinstituut bouw-en installatietechniek eta KATALPULT, Holandako ordezkaritzarekin batera aritu gara lanean. Alemaniako Hanse-Parlament eta Berufliche Hochschule Hamburg (BHH).

Aste aberasgarria izan da, lanbide-heziketaren eta enpresen arteko Europako lankidetza-eredu desberdinak ezagutzeko eta Europako lanbide-heziketako berrikuntza aplikatuaren etorkizunerako oinarriak ezarriz.

Zinez eskertzen dugu guztioi harrera beroagatik eta elkarlanagatik. Benetako plazer bat izan da esperientzia honen parte izatea. #berrikuntzaaplikatua #lanbideheziketa #elkarlana #AIRinVETtraining

Erlazionatutako proiektua

AIRinVET