ADDISPACE proiektuko formakuntza saioa Tknikan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Pasa den asteazkenean, irailak 26an, Eransketa Bidezko Fabrikazioaren inguruko formakuntza saio bat burutu zen TKNIKAN, zehazki WAAM (Wire and arc Additive Manufacturing) teknologiarena. WAAM teknologiak, hari metalikoa erabiliz eta hau, arku elektriko baten bidez urtu eta kapaz-kapa zabaltzen dituzten teknologia familia dira. Jardunaldiaren lehen zatian, eransketa bidezko teknologia metalikoen sarrera bat egin zen, ondoren arku eta hari bidezkoen aplikazio eta berezitasunetan sartzeko. Azkenik tailerrera joan eta ariketa praktiko baten bidez, pieza baten fabrikazioari ekin zitzaion prozesuaren ezaugarri nagusiak ikusteko, hau da, parametroak, ibilbideak, orientazioa, kapen arteko neurriak, kordoi hasiera eta bukaerak eta abar.
Jardunaldia hau, Ordiziako IK4-LORTEK zentro teknologikoak eta Errenteriako DON BOSCO GLHBI-k antolatu duten, 16 orduko ikastaroaren barruan kokatzen da, eta beraien ADDISPACE europear proiektuaren parte-hartzearen emaitzetako bat da. ADDISPACE proiektu honen helburu nagusia Eransketa Bidezko Teknologien zabalkuntza eta trasnferentzia da, gehien bat enpresa txiki eta ertainei bideratuta, fabrikazioa aurreratua erabiliz ekoiztutako osagaiak bultzatuz.
Informazio gehiagorako: http://www.addispace.eu/