Hobbide: Diagnosia eta autoebaluazio tresnak

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorretik garatzen ari garen transferentzia jarduerekin jarraituz, oraingo honetan Hobbide-EFQM markoan fokalizatu gara.  Jardunaldi honetan FP Euskadi sistemako ikastetxe deberdinetako 18 kudeaketa sistema arduradunek aktiboki parte hartu dute
Jardunaldian Hobbide eredua EFQM markoaren barnean kontestualizatu da. Hobbide eta gure ikastetxeetan hain hedatua dagoen PKS-aren (Prozesu bidezko Kudeaketa Sistema) arteko trazagarritasuna ere aurkeztu da
Era berean, Hobbide diagnosirako tresna aurkeztu da. Tresna honek PKS/KSI-ko prozesuen ebaluazio azkar eta arin bat gauzatzea ahalbideratzen du.
Metodo hau praktikatzeko ariketa praktiko bat egin da, prozesu konkretu baten hobekuntza arloak azkar identifikatzeko.
eHobbide autoebaluaziorako tresna ere aurkeztu da, Kudeaketa Sistemaren ebaluazio sakona egin ahal izateko, Hobbide markoaren arabera.
Jardunaldia elkarlan eta kolaborazio giro bikainean gauzatu da. Erronka etengabeko hobekuntza eta ikastetxeen eta LH sistemaren bikaintasunaren bila jarraitzea dugu.