23-24 ikasturtean garatutako TKgune proiektu berriak argitaratzea
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Berriki, TKgune programaren webgunean, 23-24 ikasturtean garatutako berrikuntza aplikatuko hainbat proiekturi buruzko informazio zehatza argitaratu dugu.
Proiektu hauek Euskadiko LHko hainbat ikastetxetako irakasleek garatu dituzte, lankidetzan aritu diren ETE eta mikroETEek diseinuan, produktuan, prozesuan, eta abar dituzten arazoak konpontzeko. Azken helburua, enpresari soluzioa aurkitzeaz gain, irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikoa sustatzea da.