Zibersegurtasun alorreko lan hildo nagusiak

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Zibersegurtasuna

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Zibersegurtasun alorra 2021-2022 kurtso honetan honako partaideez osatua dago:

  • Ibai Peña, espezializazio-arloko eta proiektuaren koordinazioaren arduraduna
  • Paulino Insausti, Easo Politeknikokoa, kolaboratzaile lanetan.
  • Raul Barrena, IES Xabier Zubiri Manteo BHI-koa, kolaboratzaile lanetan.
  • Urko Zuñiga, CIFP Txudinaga-koa kolaboratzaile lanetan.

LAN HILDO NAGUSIAK

Zibersegurtasunean interesa azaldu duten zentruen artean galdeketa egin ostean, ondorioztatu da honako lan hildoak direla interesgarrienak, zibersegurtasuna landu nahi duten irakasleen artean:

  • Hurruneko sarbide seguruak
  • Monitorizazioa/Monitorizazio tresnak
  • Segurtasun (auto)diagnostikoak
  • Programazio segurua
  • Segurtasun ohar orokorrak/Oinarrizko funtsak

Zibersegurtasun taldeak lan hildo hauei buruzko transferentziak egiten saiatuko da bereziki.

 

CYBER RANGE

Aurtengo kurtsorako erronka nagusiak Cyber Range espazio bat martxan jartzean datza. Bertan, gerturatuko diren partehartzaileei zibersegurtasun entrenamendu edo txapelketak egiteko aukera emango zaie, kontrolpeko ingurune batean, ikasitako guztia praktikan jartzen saiatu daitezen. Horretarako espazio berri bat sortu da Tknikan, eta laster batean erabilgarri izango da FP Euskadiko zentruentzat.