WFCPko Bikaintasun Sarietarako deialdia irekita

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Datorren ikasturtean, 2020ko Urriaren 14 – 16 bitartean WFCP 2020 kongresua ospatuko da Donostian, Tknika delarik kongresuaren antolatzaile nagusia. Kongresuaren barruan ekintza desberdinak daude eta horietako bat “WFCP Awards of Excellence” sarien banaketa izango da.

Euskadiko Lanbide Heziketan hainbat proiektu eta ekimenetan murgildurik gaudenez, Mundu mailako Bikaintasunaren Sari horietara aurkezteko proposamena luzatu eta animatu nahi zaituztegu. Zortzi kategoria desberdinetan parte hartzeko aukera dago:

Sari horietara aurkezteko modua Tknika bitartez izango da eta horretarako inprimaki bat bete eta eskatzen den dokumentazioa bidali beharko duzue.

Zure ikastetxeko proiektu edo ekimen interesgarri bat aurkeztu nahi baduzue:

1. Bete datuak ondorengo estekan

2. Eskatzen de dokumentazioa erantsi, pdf formatuan (word dokumentua atxikitzen dugu, estekatik bertatik ere deskargatu daitekeena)

3. Eskaera bidali

OHARRAK:

Dokumentazioa INGELESEZ aurkeztu behar da.

EPEA: 2020ko Otsailaren 24a.

Deialdiarekin bat ez datozen eskariak eta/edo dokumentazio guztia beteta bidaltzen ez dituztenak baztertuak izango dira.

Animatu eta parte hartu!

Erlazionatutako proiektua

WFCP