Webinar arrakastatsua Amatech taldearen eskutik, enpresetan kontenedoreen erabilerari buruzkoa

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Ekainaren 28an kontenedoreen teknologia enpresa munduan aplikatzeari buruzko formazioa eman zuen Juan Luis Alarcónek, Amatech taldeko Integrazio eta Azpiegituren ataleko zuzendariak.

Hitzaldia Linux kontenedoreen gaiari buruz sakondu nahi zuten irakasle eta ikasleei zuzendua zegoen, eta horretarako Red Hat teknologia eta erabilpen kasuak baliatu zituzten. Saioan zehar ikusi izan zuten nola kontenedoreen erabilerak bermatzen duen garapen taldeak beraien aplikazioetan jardutea, eta era berean operazio taldeak azpiegituren ardura hartzea. Kubernetes ere landu zen, Linux kontenedoreen operazioak automatizatzeko eta eskuzko prozesuak kentzeko erabiltzen den Open Source plataforma.

Lan aukera sektore teknologikoan

Amatech Group taldeak talentuaren garapenerako programa bat du enpresan praktikak egiteko. Programa hau Lanbide Heziketako (LH) azken kurtsoko ikasleei zuzendua dago.  Praktiketan hasitako jendea benetako lantalde eta proiektu batera gehitzen dela aipatu beharra dago. Praktikek iraun bitartean ikasleak formazio espezifikoa jasotzen du metodologia berriztaileetan, programazio lengoaietan eta lan errealen adibide praktikoak erakusten zaizkie, kontzeptu hauek aplikatu ditzaten.

 

Erlazionatutako proiektua

Komunikazioak eta hodei-konputazioa