UrratsbatSarea martxan da jada

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Urratsbat enpresek aspaldi eskatzen ibili izan diren esparrua non ikuspena eta merkatua irabazi zezaketen, errealitate bat da.
Pasadan otsailak 5etik Urratsbat enpresen sarea Urratsbatsarea erabat martxan dago jada.

https://urratsbatsarea.eus/ helbidean, Urratsbat programan sortutako enpresen erkidego komunitatera sartu ahalko da, eta bertan berri, solasaldi eta era guztitako eskaintzak aurkitu.

Ekimen honen helburua azken 10 urteetan sortu diren 500 enpresa baino gehiago ezagutzera ematea da, “merkatu naturala” gainditu eta biziraupen aukerak handitzeko. Horregatik hain zuzen ere aurreikusia dago Euskal LH-ko Sareko ikastetxeetan ere difusio plan bat garatzea.