UNEVOC – LH-n ekintzailetasuna irakasteko gida praktikoa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Lanbide heziketa zentroetan ekintzailetasuna irakasteko gida praktikoa argitaratu da.
Gida ondorengo estekan aurkitu dezakezu https://unevoc.unesco.org/up/entrepreneurial_learning_guide.pdf
Gida hau, batez ere, LHko irakasleei eta zuzendariei laguntzeko diseinatu da, baina baita enpresetako arduradunei, curriculumaren garatzaileei eta LH-rako erabakiak hartzen dituztenei ere zuzendua dago. Hiru zati ditu:
- Ikaskuntza ekintzaileari eta oinarrizko kontzeptuei buruzko sarrera.
- Autoebaluazio tresna, LHko erakundeek ikaskuntza ekintzailea integratzeari dagokionez non dauden ulertzeko.
- Ikaskuntza ekintzailea LH zentroetan txertatzeko gida, Ikaskuntza Ekintzailearen Erakundearen Canvas (ELIC) erabiliz. ELIC erakunde mailan ekintzailetza ikaskuntza indartzeko tresna kontzeptuala da. Atal honetan egindako galdera batzuk edo guztiak erantzun ditzakezu eta besteek egiten dutenaren adibideetatik ikasi. Zure erantzunek ekintzailetzarako ikuspegia garatzen edo hobetzen lagunduko dizute zure LHko erakundean.