UNEVOC i-hubs proiektu baitan egindako autoebaluazioa Tknikan irailak 16-20

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

UNEVOC-eko  taldea, eta BKAL-eko kideak autoebaluazioaren berrikusle gisa Tknikan izan dira aste honetan. I-hubs proiektuak proposatutako berrikuntzarako tresna-kutxa erabiliz autoebaluazio gidatua egin dugu. Puntuazio orekatua bere lau dimentsiotan eta trebetasunak eta berrikuntza ekosistema maparen adierazleak dira erabilitako bi tresnak.
Prozesuko parte-hartzaileek erakundearen analisia egin dute. Erakundeko lagina langile ezberdinen artean hartu da:

  • zuzendariak
  • Proiektu dinamizatzaileak
  • Proiektu kolaboratzaileak
  • Administrazioko langileak

Berrikuntza praktikak identifikatu dira eta hurrengo pausoetan berrikuntza praktika eta berrikuntza ekintza baten plana gauzatuko dira. Emaitzak abenduan Bonnen egingo diren hurrengo i-hubs kongresuan aurkeztuko dira.

 

Erlazionatutako proiektua

UNEVOC i-hubs