UNESCO-UNEVOC-eko buru den Shyamal Majumdarren bixita
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Egun hauetan UNESCO-UNEVOC-eko (International Centre for Technical and Vocational Education and Training) buru den Shyamal Majumdaren bixita jaso dugu Tknikan. Tknikan lantzen diren ildo desberdinak ezagutzea helburu izan duen bixita azkar hau baliatuz, Compasses izeneko proiektu europearreko amaierako ekitaldiari ere eman dio hasera.
Azken urteetan, aldaketa metodologikoan sakontzea helburu duen eta erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa oinarri duen ETHAZI (Etekin HAndiko ZIkloak) proiektuan interes berezia azaldu du.
Bixita amaitzeko, “Desarrollo de competencias para la docencia en Educación Media Técnico Profesional” programan parte hartzen ari diren kide txiletarrak agurtu ditu.