COMPASSESS (BUKATUA)

Competences Assessment

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

 

Europar Batasunak zeharkako konpetentzien alorrean finkatutako helburuak aintzat hartuta, hauek dira Compassess Europako proiektuan ezarri ditugun giltzarriak:

  • Zeharkako konpetentzien alorrean oinarri sendoa duten eta ebaluazio-metodologietan lorpenak erdietsi dituzten erakunde ezagunek osatutako Europako sarea ezartzea, alor horretako esperientziarik onenak partekatzearren.
  • Jardunbide honen kasuak identifikatzea, Europa barruan lanbide-heziketako sistemetan ezar daitezkeen metodologiak edo tresnak proposatzearren.
  • Hedatzeko eta ebaluatzeko planak garatzea.
  • Konpetentziak ebaluatzeko metodologiei eta tresnei buruzko proposamen eta gomendio berriak aurkeztea hezkuntzaren arloko agintariei, lanbide-heziketako Europako  sisteman aplika daitezen.

Proiektuaren helburuetako bat da sarea sortzeko eta funtzionarazteko estrategia definitzea. Bazkideen arteko elkarrekintza ahalbidetzen duten lau lantegitan definitzen dira metodologiak eta aztertzen dira jardunbide onen kasuak.

Lantegietako emaitzetan oinarrituta prestatzen dira jardunbide onei buruzko dokumentuak, eta dokumentu horiek ezinbestekoak dira gomendioak egiteko lanbide-heziketako sistemak kudeatzen dituzten Europar Batasuneko arduradun politikoei.

Sarea ezartzearen eta proiektuaren emaitzak aurkezteko helburuarekin, datorren azaroaren 24an amaierako hitzaldi bat egingo da Euskadin (TKNIKA).

compassesshttp://www.compassess-project.eu/

Proiektu honi lotutako albisteak: