TRACKTION proiektu Europearraren kick-off bilera

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Urtarrilaren 15 eta 16an Erasmus + programak finantzatutako Europako TRACKTION proiektuaren lehenengo bilera burutu zen. Topaketa Langreo-n (Asturias) Ciudad del Valle Nalón, S.A.U. (Valnalón)-eko egoitzan egin zen. Proiektuaren helburua lanbide heziketako ikasketak bukatu dituzten ikasle ohiekin harremana eta komunikazioa indartzea eta bermatzea da. Horretarako, Europako herrialde batzuetan egiten ari diren ekintza eta praktika desberdinak aztertuko dira ekintza protokoloa eta gida bat sortzeko ikastetxeek ikasle ohiekin dituzten harremanak indartu eta iraunarazteko helburuarekin.

Proiektu honetan Valnalon koordinatzailea da eta ROC Alfa-College (Groningen, Holanda), Cometa Formazione scs (Como, Italia), Pärnumaa Kutsehariduskeskus (Pärnu, Estonia), Education & Employers Taskforce (Londres, Erresuma Batua) eta TKNIKA bazkide gisa parte hartzen dute. Hurrengo bilera, maiatzaren 8an eta 9an egingo da Estonian.

Erlazionatutako proiektua

TRACKTION