Tknikak euskal LH ordezkatu du Europako SKillAIbility ekitaldian, Leuvenen

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Ekainaren 16an eta 17an, SKillAIbility proiektuko kideak Leuvenera (Belgika) joan ziren Tknika ordezkatzeko SKillAIbility proiektuko Europako ekitaldi garrantzitsu batean, Horizon Europe programaren barruan.

Leuveneko hiri unibertsitario historikoan ospatu zen topaketak Europa osoko bazkideak bildu zituen proiektuaren aurrerapenak eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta ekimen honen hurrengo urratsak koordinatzeko. SKillAIbility-ren helburua 5.0 Industriarako trantsiziorako bidea babestea da, beti ere, manufaktura-sektoreko ikuspegi inklusiboak garatuz.

Ion Hernández Nogalek Tknikak proiektuari egindako ekarpenak aurkeztu zituen, arreta berezia jarriz lanbide-heziketako metodologietan (VET), Learning Factoryko inguruneen garapenean eta langile eta kolektibo zaurgarrien prestakuntza-irtenbideak diseinatzeko estrategietan.

Ekitaldi hau SKillAIbility-n inplikatutako Europako beste kide batzuekiko — unibertsitateekiko, ikerketa-zentroekiko edota industria-elkarteekiko — lankidetza indartzeko funtsezko aukera ere izan zen. Saioan zehar sortutako eztabaida gai nagusiak, metodologiak lerrokatzea, jokabide egokiak partekatzea eta proiektuak Europako manufaktura-eskulanerako emaitza praktikoak eta eskalagarriak sortzen dituela bermatzea izan ziren.

EAEko LHko sistema Europan ordezkatzeak indartu egiten du Tknikak berrikuntzarekin, inklusioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin duen konpromezua. SKillAIbility bezalako proiektuetan parte hartzeak Euskadik langileak  trantsizio digital eta jasangarrien erronka zein aukeretarako prestatzen jarraituko duela ziurtatzen du.

 

 

Erlazionatutako proiektua

SkillAIbility