Tknika Berdeago Energy azokan Etxe Mugikor Eranginkor eta Egokituarekin

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Laster irekiko ditu ateak Berdeagoren zortzigarren azokak. Durangaldeko Landako Gunea pabiloiak berriro ere jasangarritasun eta ingurumen azoka hau jasoko du eta, horrela, baliabide globalen erabilera arduratsuengatik apustu egiten. Ekitaldia urtarrilaren  31n eta otsailaren 1, 2an, izango da Berdeago Energyren kasuan.

Berdeago Energy energia eraginkortasuneko eta ingurumen berrikuntzako sektoreetako profesionalak biltzen diren urteko lehenengo elkargunea da, 2020an zer gertatuko den jakiteko. Aurten, gainera, bisitari PRO-en profila sortu da, teknikariei ikusgaitasun handiagoa emango diena, erakusleekin harremana sustatzeko helburuarekin. Hortaz gain, networking guneak ere izango dira, elkarlan aukerak bizitzeko.

Tknikak Tiny House proiektuarekin parte hartuko du Berdeago Energy azokan. Proiektu honetan Lanbide Heziketako bederatzi ikastetxeetako irakaslegoak parte hartzen du. Talde hau Eraikuntza, Egurra eta Altzarigintza, Energia eta Ura, Elektronika eta Gizarteratzeko zikloetako irakasleez osatua dago.

Zentro parte hartzaileak EAGI LHII – Eraikuntza, ERAIKEN LHII – Eraikuntza, IZARRAITZ LH- Eraikuntza, BIZKAIA ERAIKUNTZA LH – Egurra, EASO POLITEKNIKOA- Egurra, OTXARKOAGA LH – Egurra, BIDASOA LHII – Egurra, USURBIL LHII- Energia eta ura, TARTANGA LHII – Elektronika eta Gizarteratzea.

Informazio gehiago Tiny House

 

Erlazionatutako proiektua

TINY HOUSE (Smart Green Buildings)