TALLER 4.0. Fabrikazio mekanikoko tailerren digitalizazioa.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

4.0 Tailerra Tknikako espezializazio-arlo bat da, eta, horren bidez, ikasleek 4.0  Industriaren ingurunean erabiltzaile-esperientzia izatea du helburu. Horretarako, kudeaketa-tresna bat garatu dugu, bai irakaskuntza bai ikaskuntza-prozesuak eta fabrikazio mekanikoko lantegiak kontrolatzeko. Horrela, ikasleak gai izango dira historikoki konbentzionalagoa den fabrikazio mekanikoaren sektoreko espazio digitalizatuak ulertu eta lantzeko. Ikasle horiek industria-sarean sartuko dira, eta horrelako inguruneen erabilerari eta onurei buruz duten ezagutza funtsezkoa izango da ETEetan eta mikroETEetan eraldaketa digitala bultzatzeko.

Duela urte batzuetatik hona, LHko zenbait zentro Fabrikazio Mekanikoko lantegiak digitalizatzen ari dira, eta hainbat proiektu garatzen ari dira horren inguruan, hala nola tresna adimendunen biltegiak eta RFID tag-en bidez stocka kontrolatzeko biltegiak, lantegiko mantentze-lanen kudeaketa digitalizatzea, konektatutako makinak… Teknologia horiek eta beste batzuk tailerretan txertatzeko tresna baten beharra ikusi ondoren, ERPa erabiltzea erabaki zen.

ERPak oso erabiliak dira enpresan. Hala ere, ikastetxeetako ikasgela eta tailerretan erabiltzeko, ohikoa ez den ikuspegia behar zen, ikasleen ikaskuntza-prozesua barne hartu behar baitzuen. Horretarako, Odoo erabili dugu, kode irekiko ERP bat, eta horren gainean garapen bat egin zen prestakuntzako eskakizunak integratzeko.

Tknikak koordinaturik, LHko 5 ikastetxek (Bidasoa, Usurbil, IMH, Miguel Altuna eta Tolosaldea) ERParen diseinuan lan egin dute, ikasleen ikasketa-prozesua barne har dezan, eta haiek ari dira testatzen pilotu hori ikasgelan irakasle eta ikasleekin.

Zentroetako fabrikazio mekanikoko tailerretan ERPa erabiltzearen abantailak:

  • Ikasleak aplikazioak (ERP) erabiltzen ohitzea. Aplikazio horiek enpresan erabiltzen dira.
  • Ikaslea konturatzea lan indibiduala osotasun baten parte dela (stockik egon behar du; stockik izan ezean, erosi egin beharko litzateke, behar diren makinak eskura izan beharko lirateke, eta horrek kostu bat dakar, bai materialean, bai makina-denboran…).
  • Zentroetako tailerretan dauden teknologiak ERPren moduluetan integratzea.
  • Prozesuari buruzko informazio garrantzitsua denbora errealean.
  • Industria-prozesu baten parte gisa bideratutako ikaskuntza-metodologia.
  • Ikasleen ikaskuntzaren banakako aurrerapenaren trazabilitatea eta gaitasunak eskuratzea.

Kurtso honen helburua egindako garapena baliozkotzea da, eta datorren ikasturtetik aurrera ERP honetan interesa duten LHko ikastetxeen esku uztea, fabrikazio mekanikoko tailerren fabrikazio mekanikoko tailerretan ezartzen lagunduz.

Erlazionatutako proiektua

4.0 Tailerra