TA3 erakundearen konferentzia

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Ekainaren 11tik 14ra TA3 (Trans-Atlantic Technology and Training Alliance) erakundearen urteko konferentzia burutu zen Dordrecht (Herbeherak) herrian. Aurtengo konferentziak “Ikaskuntza ingurune berrien sorrera: Zure etorkizunaren ekintzailea izan” izenburu bezala izan du. Bertan, Europar Batzordeko, enpresa munduko eta ikastetxe ezberdinetako ordezkariak egon ziren.

Aurtengo konferentziaren antolatzaileak Dordrechteko da Vinci College eta Markiezaat College izan dira. Konferentziara gerturatu zirenak ikastetxeen instalazioak bisitatzeaz gain Aircraft Maintenance and Training School eta Aviolanda erakundearen instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten.

 

Erlazionatutako proiektua

TA3