SMALEI pilotatzea: hondakinen kudeaketa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Identifikatutako ekintza batzuk ezartzen ari gara eta Hondakinen kudeaketa da horietako bat. Zergatik aukeratu dugu?
Tknika-ko proiektuak bere funtsean jasangarritasun erizpideak jarraitzeko hausnarketa egiten dute, ondorengo printzipioak jarraituz;
- Proiektuaren berariazko diseinua.
- Naturan inpaktua gutxitzeko baliabide naturalak ahalik eta gutxien erabiltzea.
- Sortutako hondakinak minimizatu eta kudeaketa zuzena egitea
- Proiektuak jarraitzen dituen prozesuetan ekonomia zirkularrean oinarritzea (murriztu, berrerabili, konpondu eta birziklatu / reducir, reutilizar, reparar, reciclar)
- energia iturriak* eta energiaren aurrezpena eta erabilera egokia
- Proiektuetan sortzen diren material didaktikoak erabiltzen dituzten jasangarritasun erizpideak azpimarratzea.
Baina zer gertatzen da zehatz-mehatz fase hauetan? 3. irizpidea aukeratu dugu, eta hondakinen kudeaketa aztertu dugu. Azterketa honen ostean gure aurkikuntzak proiektuko koordinatzaileekin partekatu genituen eta hobekuntza posibleak adostu genituen. Oso saio baliagarria izan zen, egiten ari zirena partekatzeko eta hobetzeko proposamenak biltzeko.

Recycling icons set with waste types and collection flat isolated vector illustration
Image designed by Freepik