Enpresentzako gonbidapena SDG4BIZ proiektuaren partehartze jardunaldirako
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, EspaΓ±ol
Saiorako izenemate FORMULARIOA

Tknikak giza hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten du, non gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia elkarri lotuta dauden.
Jasangarritasuna Β enpresentzako aukera gisa ulertzen dugu. Enpresa baten estrategian eta negozio-planetan irizpide berdeak sartzea beharrezkoa da. Irizpide berde hauek hazkunderako eta lehiarako abantailak sortzen eta bultzatzen dituzte.
Ildo honetan, SDG4BIZ proiektua lantzen ari gara; Finlandia, Austria, Eslovakia, Turkia eta Italiako unibertsitate eta erakundeekin elkarlanean. Proiektuaren helburua online prestakuntza-ikastaro bat diseinatzea eta gidatzea da, Garapen Jasangarrien Helburuetan (GJH) negozio-aukerak ikusarazteko. Ikastaroak 5 modulu ditu, lehen modulu orokor bat eta negozio aukerak eremu espezifikoetan lantzen dituen beste 4 modulu:
- GJHetan negozio-aukerak antzematea.
- Negozio-aukerak elikaduraren eta nekazaritzaren esparruan
- Negozio-aukerak hirien eremuan
- Negozio-aukerak energiaren eta materialen esparruan
- Negozio-aukerak osasunaren eta ongizatearen esparruan.
Zure interesekoa delakoan, online prestakuntzako pilotaje taldean eta sortutako materialaren baliozkotzean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Izena eman ezazu FORMULARIO-an martxoaren 1ean Tknikan egingo den aurkezpen saioan parte hartzeko.
